“Terapiak” Donostian

“Terapiak” Donostian

Terapia beharrean bazaude… Donostiako Antzoki Zaharrean har dezakezu hitzordua 20:00etan. Talde terapia, barreterapia, egoera jasangaitzei aurre egiteko lanabesak eta umorea, hitz batetan, Antzerkia.

Diskrezio osoa bermatuko dizugu; berehalako emaitzak izango dituzu; esperientzia luzea dugu. Aurtengoan Donostiako Antzerki Ferian arrakastaz taularatutako ikuskizunaz gozatzeko parada izango duzu lau egunez (Irailaren 12,13,14 eta 15ean).

Vaiven Producciones eta La Pavana Konpainiei esker konpainia bikaina izango duzu talde terapia honetan zeure burua zein besteena hobeto ezagutzeko, edota ezertxo ere ulertu gabe joateko. Algararik osasungarrienak bakarrik ziurta diezazkizugu.

Ongi etorri “Terapiak” ikuskizunera!