Geure buruari buruz-Sobre nosotros

Antzerki ikuspuntutik:
Hastapenetik Vaivén-en ezaugarri nagusia, aski ezagunak diren egileen testu garaikide eta ezezagunak eszenaratzea izan da (Laila Ripoll, Juan Mayorga, Jordi Galcerán, etb) edota Chejov, Marlowe edo Brecht bezalako klasiko unibertsalen bertsioak balio handiko talde artistiko eta zuzendariekin eszenaratzea, beti ere, ikusleari kalitatezko antzerki bat eskaini nahian, egungo gizartearen arazoengandik gertu dagoena.

Taldearen ikuskizunetatik honako hauek azpimarratu behar dira: “Lotsa Gabe”, “La ley de Murphy”, “Eduardo II”, “Antígona”, “Inalanbrikak” edo “Nasdrovia Chejov”, “Duda razonable”, “Happy end”, “New Orlenasko Cyrano”, “Treblinkara azken trena”,   izan ere, hainbat sari jaso baitituzte Arte Eszenikoen MAX saria besteak beste. Orain 20 urte beteko ditugu eta dagoeneko luzea den ibilbide hau jarraitu duzuen guztiekin ospatu nahi genuke.

Musika ikuspuntutik:
Vaivén plataformatik, musika ekoizpen eta formatu desberdinetako kontzertu banaketa lanak egiten ditugu. Iñaki Salvador-en musika zuzendaritzatik hainbat enkargu burutu ditugu, hala nola,  Photoespaña, Donostiako Antzerki Saria, Kosmodisea, Kutxa Literatura Sariak, eta beste gala askoren girotze musika eta baita publizitate, film labur eta luze, dokumental eta hainbat talderen antzerki eta dantza ikuskizunen musika konposizioetan kolaboratu ere.

Vaivén-ek Iñaki Salvador-en sorkuntza pertsonalak ekoiztu eta banatzen ditu, bere azken bi diskoak izanik berrienak: “Te doy una canción” eta “Lilurarik ez – Mikel Laboarekin solasean”.

 

Geure konpainiaren oinarriak:

    • Zailtasunak jasateko gaitasuna, baita haietatik indartuak ateratzeko ere.
    • Eklektizismoa. Hazkunde modutzat lantzen dugu eta baita estankamenduaren aurkako antidototzat ere.
    • Geure ikuskizun guztietan lengoaia berrien ikerketa lana: komediatik dramara, tragedia klasikotik obra garaikideetara iraganaz, horretarako jatorri eta formazio desberdinetako zuzendariak kontratatuaz, hala nola: Javier Sabadie, Maribel Belastegi, Garbi Losada, Santiago Sanchez, Santiago Sueiras, Javi Alonso, Laila Ripoll, Etelvino Vazquez, Fernando Bernues, Olga Margallo, Esteve Ferrer, Josep Maria Mestres, Dorleta Urretabizkaia…
    • Elebitasuna. Hasieratik konpainiak euskarazko eta gaztelaniazko ikuskizunak sortu ditu eta ahal izan duenean, antzezlanaren bertsio bikoitza egin du.
    • Antzerkiaren gizartearenganako eginkizuna. Geure ustetan, antzerkia ez da ongi pasatzeko bakarrik, nahiz eta zoragarria den hala izatea baita ere, antzerkiak, ezin ditu balore transmisio, ezarritakoa zalantzan jartzeko eta jazotzen ari denaren lekukotasuna emateko funtzioak ahaztu.
    • Geure antzerkiak publikoarekin bat egin, enpatizatu nahi du, emozionatu, hunkitu, astindu… nahiz eta jakin badakien, publikoak ez duela beti arrazoia izaten eta hori dela eta, ez zaiola beti errazena eman behar beti haratago joan behar duela.
    • Gazte profesionalei babesa emateko ahalegina. Hori dela eta, geure proiektuetan aktore eta zuzendari gazteak sartzen ahalegintzen gara, belaunaldi berriei testigua pasatu nahian.
    • Talde lana. Hasieratik ikusi eta sentitu dugu ekintza eszeniko eta musikala talde lanean aritzeko aukera modu bat bezala.  Hori dela eta, urte hauetan guztietan zehar lan eta sormenaren ikuspegi horizontal bat izan ahal izateko, kudeaketa talde eta baita talde artistiko berdinak mantentzen saiatu gara.
    • Etengabeko ikaskuntza. Proiektu bakoitza antzerki pedagogian sakontzeko modu bezala ulertzen dugu eta horretarako, ezagutza mailan erronka izango diren zuzendariak kontratatzen saiatzen gara.
    • Krisi garaietara moldatzeko gaitasuna, dibertsifikazioan, irudimenean eta soiltasunean oinarriturik.
    • Bermatu eta epaitzen gaituzten Instituzioei  behin eta berriro ekitea, ez ditzatela irizpide eta analisi ekonomikoak bakarrik erabili, proiektuen interes ideologikoa eta honek dakartzan arriskuak kontutan izan ditzatela. Errentagarritasun kulturala interes ekonomikoengandik gailentzea nahi genuke eta hori lortu ahal izateko, instituzio publikoekin eskutik joatea behar dugu.
    • Dagoeneko antzerkiaren abangoardia izango ez garela ohartzen bagara ere, ez dugu beti gorrotatu izan dugun horretan bilakatu nahi. Geure garai honetako testigu ideologikoak izateaz gain, forma eta estetika testiguak gara antzerki ekintza bizi horren parte izaten jarraitu ahal izateko.
    • Geure ustetan, konpainiek, geurea halaxe da behintzat, ez dute sorkuntza plataforma bat soilik izan behar, baizik eta komertziala izatearekin batera, analisi ideologikoa egiten duen talde bat , merkatuan jarraipena izateko eta interes kulturalaren arteko oreka mantenduaz.
    • Antzerki prozesuarekin harremana duten eremu guztietan emakumeen parte hartzea bultzatzeko ardura aktiboa, sorkuntzatik hasita, zuzendaritzara, ekoizpenera eta baita enpresa egiturara ere. Geure testuetan konpromiso garbia dago emakume askok  jasaten duten tratu eta diskriminazioa gaitzetsi eta salatzeko.

 

Laburbilduz, geure oinarriak konpromisoak eta koherentziak gobernaturik daude.

En el plano teatral
Desde sus inicios VAIVÉN se ha caracterizado por llevar a escena textos contemporáneos inéditos de autores de reconocido prestigio (Laila Ripoll, Juan Mayorga, Jordi Galcerán, etc.) o versiones de clásicos universales como Chejov, Marlowe o Brecht, con equipos artísticos y directores de reconocida valía, siempre con la intención de ofrecer al espectador un teatro de calidad no ajeno a los conflictos que preocupan a la sociedad de nuestro tiempo.

Entre sus montajes destacan “Sin vergüenzas”, “La ley de Murphy”, “Eduardo II”, “Antigona”, “Las inalámbricas” o “Nasdrovia Chejov”, “Duda razonable”, “Happy end”, “Cyrano de New Orlenas” y “Ultimo tren a Treblinka”,  habiendo obtenido numerosos premios, entre ellos el MAX de las Artes Escénicas. Ahora cumplimos 20 años y queremos celebrarlo con todos los que han seguido nuestra ya larga trayectoria.

En el plano musical:
VAIVEN es la plataforma desde la cual relizamos labores de producción musical y distribución de conciertos de diferente formato. Bajo la dirección musical de Iñaki Salvador hemos abordado encargos como la ambientación musical de galas (Photoespaña, Premio Donostia de Teatro, Kosmodisea, Premios literarios Kutxa, y muchas otras….) así como colaboraciones en la composición de música para publicidad, cortometrajes, documentales y espectáculos de teatro y danza de compañías diversas.

VAIVEN distribuye y produce las creaciones personales de Iñaki Salvador siendo algunas de las más recientes sus últimos dos discos: “Te doy una canción” y “Lilurarik ez – Mikel Laboarekin solasean”.

Fundamentos de nuestra compañía:

    • Resiliencia. Capacidad para sobrellevar las dificultades, e incluso para salir fortalecido de ellas.
    • Eclecticismo. Lo cultivamos como forma de crecimiento y como antídoto contra el estancamiento.
    • Búsqueda de nuevos lenguajes en cada uno de nuestros espectáculos transitando de la comedia al drama, de la tragedia clásica a la  obra contemporánea, sirviéndonos para ello de la contratación de directores de distintas procedencias y de diversa formación de la talla de: Javier Sabadie, Maribel Belastegi, Garbi Losada, Santiago Sanchez, Santiago Sueiras, Javi Alonso, Laila Ripoll, Etelvino Vazquez, Fernando Bernues, Olga Margallo, Esteve Ferrer, Josep Maria Mestres, Dorleta Urretabizkaia….
    • Bilingüismo: desde sus inicios la compañía ha creado espectáculos indistintamente en castellano y euskera y cuando ha podido, ha hecho la doble versión de los mismos.
    • Convencimiento de la función social del Teatro. Creemos en el teatro no sólo como divertimento, aunque es fantástico que también lo sea, pero que nunca olvide su función de transmitir valores, de cuestionar lo establecido y de testimoniar lo que acontece.
    • Voluntad de que nuestro Teatro consiga emocionar, conmocionar, empatizar con el público, fundirse con él a sabiendas de que éste (el público) no siempre tiene razón y que por ello hay que ofrecerle no sólo lo más fácil de digerir sino ir un poco más allá.
    • Empeño en apoyar a los jóvenes profesionales, incorporando  en nuestros proyectos a jóvenes actores y directores a los que queremos pasar el testigo generacional.
    • Trabajo en equipo: desde nuestros inicios hemos considerado el hecho escénico y musical como una oportunidad de trabajo en equipo. Por ello hemos intentado a lo largo de estos años fidelizar equipos artísticos y de gestión que nos permitan una visión horizontal del trabajo y de la creación.
    • Aprendizaje continúo. Entendemos que cada proyecto es una manera de profundizar en la pedagogía teatral y para ello tratamos siempre de contratar directores que supongan un reto a nivel de conocimiento.
    • Capacidad de adaptación a los tiempos de crisis, basándonos en la diversificación, imaginación y austeridad.
    • Insistencia en que las Instituciones que nos avalan y nos juzgan, no lo haga sólo desde criterios y análisis económicos, sino teniendo en cuenta el interés ideológico de los proyectos, los riesgos que ello comporta. Queremos primar la rentabilidad cultural sobre el interés económico y necesitamos trabajar con instituciones públicas y privadas codo con codo para hacerlo posible.
    • Consciencia de que aunque ya no vamos a ser la vanguardia del teatro tampoco vamos a convertirnos en lo que siempre aborrecimos. Nos corresponde no sólo ser testigos ideológicos de nuestro tiempo, sino también testigos estéticos y formales para seguir siendo parte del hecho vivo teatral.
    • Certeza de que las compañías, al menos la nuestra, debe ser no sólo una plataforma de creación, sino un equipo con análisis ideológico además de comercial, buscando un equilibrio entre la permanencia en el mercado y el interés cultural.
    • Responsabilidad activa para colaborar en la participación de las mujeres en todos los ámbitos vinculados al proceso teatral, desde la creación, la dirección, la producción y la estructura empresarial. Claro compromiso en nuestros textos con el rechazo y la denuncia de la discriminación y el trato de que muchas mujeres son objeto

 

En resumen, nuestros fundamentos están regidos por el compromiso y la coherencia.