Dorleta Urretabizkaia

Dorleta, Donostian jaio zen 1977 urteko Maiatzaren 23an. Hamazazpi urte zituela, GOENKALE seriean hasi zen lanean eta bertan bi urte eman ostean, Bartzelonako Nancy Tuñón eskolan arte dramatikoa ikasi zuen hiru urtez. Magisteritzako ikasketak burutzen ari zela, ALQUILADOS seriean parte hartu zuen, MI HIJO ARTURO tv-movia egin zuen, MI QUERIDO KLIKOWSKY eta MARTIN serietan ere parte hartu zuen, POLICIAS seriean ere bai eta baita berriz GOENKALEN ere aktore bezala.

Antzerkiari dagokionez, LOTSA GABE, VICTOR BEVCH, NASDROVIA CHEJOV, EL VENDEDOR DE TIEMPO, EL JEFE DE TODO ESTO eta EL CLUB DE LAS MUJERES INVISIBLES bezalako ikuskizunetan aktore lanetan aritu da besteak beste. Gidoilari bezala ere lan egin du PILOTARI eta GOENKALE serietan, azken honetan aktore zuzendari lanetan ere aritu delarik eta zuzendari laguntzaile eta itzultzaile bezala ere jardun da hainbat antzerki obretan baita zuzendari bezala ere, hala nola: MIAULESS eta LOTSA GABE antzezlanetan. 2006 urtean IRUN HIRIKO EUSKARAZKO ELEBERRI SARIA irabazi zuen JAIONE nobelarekin.

Dorleta, nació en Donostia el 23 de Mayo de 1977. A los diecisiete años comenzó a trabajar en la serie GOENKALE y tras estar dos años se fue a Barcelona a estudiar Arte Dramático durante tres años en el Estudio Nancy Tuñón. Mientras cursaba magisterio trabajó como actriz en la serie ALQUILADOS, hizo la tv-movie MI HIJO ARTURO, estuvo en las series MI QUERIDO KLIKOWSKY, MARTIN y POLICÍAS, y volvió a trabajar en GOENKALE otra vez.

En cuanto al teatro, ha actuado en obras como: SIN-VERGÜÉNZAS, VICTOR BEVCH, NASDROVIA CHÉJOV, EL VENDEDOR DE TIEMPO, EL JEFE DE TODO ESTO y EL CLUB DE LAS MUJERES INVISIBLES entre otras. También ha trabajado como guionista en las series PILOTARI y GOENKALE, ejerciendo en esta última labores de directora de  actores y ha participado como ayudante de dirección y traductora en varias obras de teatro y también como directora en: MIAULESS y SIN-VERGÜÉNZAS. En el año 2006 ganó el premio de CIUDAD DE IRUN en la modalidad de novela en euskera con la obra JAIONE.