Archivo por Antzerkia-Teatro

Sin vergüenzas en Madrid

Sin vergüenzas en Madrid

El 31 de Octubre y 1 y 2 de Noviembre presentamos en la prestigiosa Sala Sanpol de Madrid, para público abierto, nuestro espectáculo Sin Vergüenzas, una comedia sobre sexo para jóvenes en la que éstos hablan sin vergüenzas, sin tapujos y con mucho sentido del humor. En el escenario chicas y chicos que necesitan pensar, sentir y gozar, porque el sexo ha irrumpido (como un hipopótamo en una bañera) en sus cabezas, en sus corazones y en su cuerpo. Saben poco, pero sienten mucho. En voz alta nos cuentan sus miedos, sus alegrías, sus frustraciones, sus emociones, y nos lanzan, para responderlas con nosotros, las mil y una preguntas que bullen en cada poro de su piel.

Si hacéis la reserva a través de nuestra oficina,  regalamos una entrada para el que traiga 5 amigos  (siempre contactando con nosotros previamente), y le aplicaríamos también la tarifa de 18,00€ 2×1 (tlf: 943 43 30 46). El precio de las entradas si lo hacéis a través del Corte Inglés es de 11,50€ hasta el 28 de Octubre. A partir de esa fecha si las compráis directamente online con el Teatro tenéis que contactar con reservas@teatrosanpol.com y ahí tenemos una tarifa de 2×1 a 18,00€.

A través de nuestras redes sociales podréis ir siguiendo las distintas promociones que hagamos a este respecto. ¡Os esperamos!

“Terapiak” Donostian

“Terapiak” Donostian

Terapia beharrean bazaude… Donostiako Antzoki Zaharrean har dezakezu hitzordua 20:00etan. Talde terapia, barreterapia, egoera jasangaitzei aurre egiteko lanabesak eta umorea, hitz batetan, Antzerkia.

Diskrezio osoa bermatuko dizugu; berehalako emaitzak izango dituzu; esperientzia luzea dugu. Aurtengoan Donostiako Antzerki Ferian arrakastaz taularatutako ikuskizunaz gozatzeko parada izango duzu lau egunez (Irailaren 12,13,14 eta 15ean).

Vaiven Producciones eta La Pavana Konpainiei esker konpainia bikaina izango duzu talde terapia honetan zeure burua zein besteena hobeto ezagutzeko, edota ezertxo ere ulertu gabe joateko. Algararik osasungarrienak bakarrik ziurta diezazkizugu.

Ongi etorri “Terapiak” ikuskizunera!

 

Ana Pimentarekin elkarrizketa ‘Lotsa gabe’-n gainean

Ana Pimentarekin elkarrizketa ‘Lotsa gabe’-n gainean

Lotsa Gabe, bost gaztek lotsarik gabe sexuaren inguruan mintzatzen duten ikuskizuna da. 2000 urtean estreinaturiko ikuskizun baten birjarpena da baita ere. 10 urteren ostean, ikuskizuna beste modu batera bideratua izan da? Eta hamarkada bat pasata, gazteen sexuarekiko ikuspuntua ezertan aldatu al da?

Batetik, testuaren eguneratze lana egin da. Izan ere, hainbat gai,  Hiesa, familia gurasobakarra eta lesbianismoaren ikuspena esaterako, aldatu egin dira egungo gizartean eta hori dela eta, antzezlanean islatu beharrean topatu gara. Testu batzuk moztuak izan dira errepikakorrak zirelakoan eta ezinbestekoak iruditu zaizkigun berriak gehitu dira. Baina eguneraketa sakonena jasan duena ikuskizunaren estetika, eszenografia, eszenaratzea, musika, argiztapena eta jantziei dagokiona izan da.

Dorleta Urretabizkaiak, zuzendaritzaren eta testuaren eguneraketaren arduradunak, lan bikaina egin du. Nire ustetan, sendotasun eta nortasun handiagoko bertsio baten aurrean gaude.

Gazteek sexuarekiko duten ikuspegia aldatu ote den galderari erantzun nahian, seme-alaba nerabeak dituzten lagun eta neure esperientzia propioan oinarriturik, esan dezaket, tamalez egoera ez dela asko aldatu. Egia da egun informazio gehiago daukatela eta ondo ikasia dutela kondoia erabili behar dela baina euren behar afektibo eta sexualak kudeatzeko zailtasun berak dauzkate eta ez hori bakarrik, baita beldur, mamu eta aurreiritzi berberak ere.

Ikuskizunaren lehen bertsioak sekulako arrakasta izan zuen (300 emanaldi eta 100.000 ikusle baino gehiago). Zure ustetan, errepika daiteke honelako fenomeno bat?

Egun, bestelako une ekonomiko eta sozial batean gaude.  Zaila da garai hartako kopuruak errepikatzea. Ikuskizuna sortu zenean, ez zegoen ezaugarri berak zituen besterik, batez ere, nerabeei zuzenduriko antzezlanik. Oso freskoa eta berria izan zen. Hala ere, seguru gaude harrera bikaina izango duela oraingoan ere eta horrekin nahikoa dugu. Bizi garen mundu honetan norbere buruarekin norgehiagoka aritzea gehiegizkoa litzateke beraz, hobe dugu gertatzen dena gertatzen dela ere, gogoz, ahaleginez, heldutasunez eta gozamenez hartzea.

Gazteei zuzenduriko antzerkia genero zaila al da? Nola planteatzen duzue ikuskizuna nerabeei erakargarri gertatzeko?

Ba bai. Antzerkiak ikusle krisi iraunkorra dauka eta gazteei zuzendurikoak are eta gehiago. Batez ere geurea bezalako herrialde batean, non formazio tradizioa, sormen eta ikusle sustapen kanpaina instituzioen aldetik eta arte eszenikoen zabalkuntza urria eskoletan, beste hainbat gabeziekin batera, eskasak diren.

Honi guztiari gehitu behar zaio, egungo gazteak ikus-entzunezkoei, zinemari, Interneti eta beste hainbat kode zorabiagarriei ohituagoak daudela. Orokorrean ez zaie denbora librea hausnarketarekin lotzea gustatzen eta eurentzat antzerkia, aurreiritzi moduan gehienetan, “aspergarria da”.

Egoera honek guztiak, ikuskizuna nori zuzendurik dagoen begien bistatik ez galtzera behartzen gaitu. Eta nerabeekin konexioa ez galtzeko, ikuskizunaren oinarrizko ezaugarria, erritmo bizia da.

Baina badira nerabea konektaturik mantentzeko faktore gehiago ere, hala nola: jorratzen diren gaiak; sexua eta komunikazioa batez ere, eta gai hauek eramateko modua; naturaltasunez baina errespetu handiz aldi berean… Musika, argiztapena, pertsonaiak eta batez ere, umorea. Komedia baten aurrean gaude zeinetan barre egiteaz gain, euren esperientziei dramatikotasuna kendu eta mamuak maindireetatik uxatzeko aukera eskaintzen dien.

Sexuaz mintzatu beharra dago ikusle mota hau antzokira eramateko?

Sexua edozein adinetan da erakargarria… teorian gutxienez. Psikologoa den nire lagun batek, sexu terapian aditua, (proiektu honetan kontseilari lanetan aritutakoak) dio gaur egun sexua neurriz kanpo balioztatua eta goretsia dagoela. Eta ni ere iritzi berekoa naiz geure adinean batez ere, baina nola esan hori hormonak bor-bor eta sexua euren bizitzan “hipopotamo bat bainuontzian bezala” kolpetik sartu zaien nerabeei. Ez da eurei sexuaz bakarrik hitz egiterik zaiela baina zalantzarik gabe bete-betean estutzen dien gaia da eta euren bizitzako une konkretu horretan ikuskizuna benetan iristen bazaie, honek bete izango du bere betekizuna ezbairik gabe.

Espero dut nerabeei sexua bakarrik ez interesatzea ze konpainia bezala, gazteei zuzenduriko ikuskizun gehiago egin nahi genituzke. Dena den egia da interesgarriak zaizkien gaiak topatzea zailagoa gertatzen dela eta batez ere, eurak identifikaturik senti daitezkeen lengoaia aurkitzea, baina guretzat, talde bezala, erronka bat da eta aurre egin nahi diogu…

Lehenengo bertsioan hezkuntza ertaineko zentroetan kanpaina egin zen, zeinari esker, Lotsa Gabe ikasle askok ikusterik izan zuten. Esperientzia bera errepikatzeko asmoa duzue? Arte Eszenikoek hezkuntza programaren barruan beharko luketela uste duzu?

Lehen azaldu moduan, bestelako momentu bat bizi dugu orain, ekonomikoki batez ere. Ikuskizuna sortu zenean, ikaragarrizko lana egin genuen zentroetako guraso elkarteekin, hezitzaileekin, psikologoekin etab. hitz egin ahal izateko eta onartu beharrean gaude, oso harrera positiboa jaso izan genuela beti. Kasu gehienetan gaia oso erakargarria iruditzen zitzaien eta E.H.Uko psikologoengandik bermatuta egoteak eta zentzuzko baldintza ekonomikoak izateak ere, euren babesa jasotzea erraztu ziguten.

Lehenago edota aldi berean, hainbat kasuetan, udaletxe bakoitzeko kultura programatzailearekin hitz egiten genuen proiektuaz. Publiko zabalari zuzenduriko emanaldi bat eskaintzen genion eta zentroei zuzenduriko beste bat. Eskolekin hitz egin eta guztia antolatzeko konpromisoa geure gain hartzen genuen, baita emanaldi ostean bertaratutakoekin solasaldi bat izatera ere. Zegokion udaletxeak aurrekontua izan ez gero, bi emanaldiak beregain hartzen zituen, bestela, guraso elkarteak erdia eta ikasleek beste erdia ipintzen zuten edota bestelako hainbat formula erabiltzen genituen.

Tamalez hau guztia iraganean geratu da. Egun udaletxeak zentroentzat emanaldi bat beregain hartzearekin  poztu zaitezke edota publiko zabalarentzat besterik gabe. Emanaldi bikoitzekin ahaztu beharrean gara. Guraso elkarteak zoritxarrez, minimoen azpitik daude baita ere. Hala da eta onartu besterik ez dugu. Aurreko aldian bezala, hainbat zentroetara eskutitzak bidali ditugu, baina ez dugu inongo erantzunik jaso. Fakultateekin harremanetan jartzeko asmoa dugu, bere garaian hainbat emanaldi egin baitziren bertan.

Pena da duela 10 urteko ikusle kopurura iristerik ez izatea. Eta benetan ez naizela geure interes ekonomikoagatik mintzatzen ari, egungo gazteentzat antzezlanak duen interesagatik baizik. Ikuskizuna nagusiki zuzendurik dagoen solaskide horiei iritsi ahal izateko formulak asmatu beharko ditugu.

Hitz egin dezagun ikuskizunaz. Nolakoak dira bost pertsonaia hauek? Bakoitzak bere izaera propioa dauka? Estereotipoak irudikatzen dituzte?

Pertsonaiak oso desberdinak dira euren artean, bakoitzak bere izateko modu propioa dauka. “Matxito” itxurak egiten dabilen lotsatia, beste sexuarekin harremanetan jartzeko traketsa den ahozabala, beste sexuarekin zein harreman izan nahi duen argi duena baina ekintzara pasatzean bere mamu eta beldurrekin topo egiten duena, egoerei aurre egin eta manipulatua ez izateko tinko ipintzen dena eta bere esperientzietatik ondorio positiboak atera eta geroa poztasunez begiratzen duena.

Baina pertsonaia hauek bizitzako hainbat egoera desberdinetan ikusteaz gain, euren arteko desberdintasun nabarmenekin, beste hainbat momentutan pertsonaiek ahots desberdinetako koro bat osatzen dute. Gazteek sexuaz hitz egiteko garaian dituzten ikuspegi desberdinak irudikatzen dituzte baita eurekiko helduek, gurasoek, hezitzaileek eta gizarteak berak duten ikuspegia irudikatuaz. Batzuetan pertsonaia horiek ume bilakatzen dira, nerabe, guraso, hezitzaile, sexologo etab. Hau guztia, nerabezaroaren eta euren harreman afektibo eta sexualen ikuspegi poliedrikoena emateko asmoarekin.

Antzezlanak, estereotipoak irudikatzea baino, estereotipo hauek apurtu nahi ditu, gu guztiok, eta gazteek zer esanik ez, geure burua antzeman dezakegun egoera “ topiko” horiekin. Horretarako arketipoak aurkezten ditugu, eredu diren pentsatzeko eta erreakzionatzeko ohiko moduak baina hauetan atentzioa ipini eta hausnarketaren bidez transformatu eta zalantzan jartzeko helburuarekin hain zuzen ere. Geure begien aurrean argi eta garbi ikustean, umorez blai beti ere, kontzientzia esnatzea dugu helburu, gero, geure burua onartu eta harremanak eratzeko beste modu batzuei aukera eman ahal izateko.

Ikuskizunean zehar pertsonaien sexuarekiko ikuspuntua bilakatzen doa edota berdin geratzen da emanaldi osoan?

Kontuan izan beharrekoa da, ikuskizun hau ez dela ikuspegi tradizional batetik sortua izan, hau da, ez duela hasiera, korapilo eta bukaera bat. Lehenago azaldu dudan moduan,  nerabeak bizitzako egoera desberdinen aurrean ikusiko ditugu, taldean eta baita intimitatean ere.

Jakina pertsonaiek bilakaera bat jasango dutela. Galderak jaurtiko dituzte eta ikuskizunean zehar erantzunak azaltzen joango dira, euren auto-estimua handitzen joango da, zailtasunak gainditzeko bata bestearen babesa eta laguntza izango dute eta bakoitzak bere bidea topatuko du azkenean.

Hori bai, galdera asko irekiak geratzen dira, ikusleak ikuskizuna amaitzean, bere erantzunak bilatu eta topatu ditzan. Ikuskizunak traza pedagogikoa dauka baina ez dauka kutsu moralik. Ez dugu leziorik ematen. Geure gazteei eragiten dieten gaietan ipintzen dugu arreta, zalantzazkoak diren jokabide askotxori kritika egin eta ikusleari bere ondorio propioak ateratzeko gonbita luzatuaz.

Entsegu asko eta gero, geure artean jardun genuen duela egun batzuk; pertsonaia eta egoerekiko identifikazioa dela eta, ikuskizuna gazteentzat aproposa dela, euren isla ikusterik duten ispilua delako, baina aldi berean, nerabe baten logelan kamera ezkutu bat ipini izan bagenu bezala dela, helduok euren berri izan ahal izateko eta nola ikusten gaituzten jakin ahal izateko. Hori dela eta, helduoi, gurasooi, euren hezkuntza eta zoriontasunaren arduradunoi azken batean, hausnarketa bidez, nerabeekin batera elkarren eskutik hartuta etapa zail hori egiteko aukera ematen digula nolabait.

Garbi dago Lotsa Gabe nerabeentzako ikuskizun aproposa dela baina zenbat urtetik aurrera ari gara, 15 urtetatik? Eta zerekin topo egingo dugu ikuskizuna ikusi nahi dugun helduok? Gogoan dut lehen bertsioan ni izandako nerabearekin identifikaturik sentitu nintzela eta baita bizitzako etapa horretako arazoekin ere. Izaera bera mantentzen da?

Helduak memoriaren bidaia batekin topo egingo du. Umore eta maitasunez trataturiko bere esperientzia propioen oroitzapenarekin.

Eta lehen azaldu bezala, beren kargu nerabeak edota gazteak dituzten hezitzaileek, gurasoek, belaunaldi desfasea dela eta, tolerantzia ezagatik batzuetan eta informazio gabeziagatik besteetan,  sortzen diren gatazkak gainditzeko eta nerabea bere osotasunean konprenitu ahal izateko gako mordoa topatuko dituzte.

Vaivén en octubre

Vaivén en octubre

El mes de octubre se presenta muy intenso para Vaivén. Al estreno de Lotsa gabe el proximo día 7 a las 22.15 en Ermua Antzokia se unen otras dos funciones del nuevo espectáculo: el día 14 en Pasai San Pedro, en el marco de las XXX Jornadas de Humor de Pasaia, y el 25 en Altsasu. Por su parte, Miauless estará el sábado 15 en Arrasate. Esta misma función y Duda Razonable forman parte de la selección oficial del XXXVI Festival Internacional de Teatro de Vitoria Gasteiz. El musical familiar se presenta el domingo 16, a las 18.00 horas en el Teatro Principal, mientras que el thriller sobre la violencia lo hará el miércoles 26 a las 20.30, en la misma sala.

Por otra parte, la sección musical de Vaivén también tiene previstas un buen número de actuaciones. Kantaginjazz el día 8 a las 20.00 horas en la Casa de Cultura de Sondika, Lilularik ez el domingo 9 en Elgeta, además de otros tres conciertos de Iñaki Salvador en Sestao, Getxo y Bilbao.

Próximo estreno de Lotsa gabe/Sin vergüenzas

Próximo estreno de Lotsa gabe/Sin vergüenzas

El día 29 de septiembre, en la sala Sarobe de Urnieta, tendrá lugar un pase-preestreno para poner a punto el que puede ser el espectáculo de la temporada. Posteriormente, el 7 de octubre, será el estreno oficial de la versión en euskera, Lotsa gabe, en Ermua. Para verla en castellano habrá que esperar hasta comienzos de 2012.

Sin vergüenzas es un espectáculo fresco pero profundo, joven pero para todas las edades, que habla de sexo sin tapujos desde el punto de vista de cinco veinteañeros. Las dudas, los temores, las bravuconadas, el saber más (o menos) que nadie sobre este espinoso tema, se ponen sobre la mesa en esta función. Si uno es adolescente, debe verla para aprender algo, pero sobre todo para reírse de sí mismo. Si uno es adulto, debe verla para recordar aquellos tiempos, más o menos lejanos, y reírse de lo que fue.

Es ya la segunda vez que Vaivén pone sobre el escenario esta comedia, que ya obtuvo un gran éxito en su primera versión.

 

Dossier Lotsa gabe